Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu. Zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen ez baduzu, beraien erabilera onartzen duzu.

Onartzen dut

PRODUKZIO BALIABIDEAK

Askotariko produkzio-baliabideak dauzkagu, brontzezko produktu aukera handia egin eta balio erantsia emateko:

 


 

GALDAKETA

Indukziozko 5 INDUCTOTHERM urtze labe dauzkagu:

     - 1500 kg-ko urtze labe 1

     - 500 kg-ko 4 urtze labe

 

Indukzio teknologia, dudarik gabe, galdatze prozesuetan dagoen eraginkorrena, lehiakorrena eta ingurumenarekin errespetuzkoena da.


 

MOLDEKATZEA ETA ISURKETA

Guk diseinatutako metalezko moldeak erabiltzen ditugu. Geure moldeak direnez, bezeroari ez zaio kostu gehigarririk eransten.

Galdaketa prozesua zentrifugazio bidez soilik egiten da, honi eta metalezko moldeei esker lortzen diren emaitzak, ezaugarri zorrotzenak betetzen dituzte.

Lingotea eta gure mekanizazioan ateratako txirbila baino ez dugu erabiltzen.

Prozedura hau jarraitzeko, askotariko zentrifugagailuak dauzkagu:

     - 2100 mm Ørainoko banakako zentrifugagailua: 1

     - 800 mm Ørainoko banakako zentrifugagailua: 1

     - 600 mm Ørainoko zentrifugagailu bikoitza: 1

     - 50 zentrifugagailudun karrusela: 1

     - Mahai linealak, bakoitzean 10 zentrifugagailurekin: 5

     - 30 mm Øtik 125 mm Ørainoko (gehienezko luzera 550 mm) barrak egiteko zentrifugagailuak: 8


 

MEKANIZAZIOA

Mekanizatzeko erabiltzen ditugun makinak:

     - 2100 mm Øko tornu bertikala, CNC: 1

     - 1500 mm Øko tornua: 1

     - 300 mm Øtik 1000 mm Ørainoko tornu paralelo konbentzionalak: 11

     - CNC tornuak piezak amaitzeko: 5

     - Fresatzeko makina: 1

     - Mortasatzeko makina: 1

     - 60 mm Øko barrak mandrinatzeko makina: 1

     - Zulo sakonak zulatzeko Transfer makinak: 2


 

EKOIZPEN AHALMENA

     - Gehienezko diametroa: 2050 mm

     - Gehienezko garaiera: 1100 mm

     - Gehienezko pisu gordina: 2400 kg


 

GALDAKETA AHALMEN GORDINA

     - Eztainu brontzea: 2000 t/urtean

     - Aluminio brontzea: 200 t/urtean

     - Erresistentzia handiko letoia: 100 t/urtean