Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu. Zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen ez baduzu, beraien erabilera onartzen duzu.

Onartzen dut

ZERBITZUAK

Gure jarduera nagusiki brontze galdaketan ardazten bada ere, bezeroei eskaintzen dizkiegun zerbitzuek balio erantsia ematen diete gure produktuei:

 

AHOLKULARITZA

Bezeroen argibide-eskaerak, bai tekniko eta bai saleroste aldetik, atseginez erantzungo ditugu.


 

MEKANIZAZIOA

  • Arbastua: galdatzen ditugun pieza guztiak tornuan arbastatzen dira. Honela kalitatea kontrolatu eta kostua hobetzen da, salmenta pisua bezeroen beharretara hurbildu eta pisu soberakinak eragotziz.

 

  • Akabera: 5 CNC tornu dauzkagu, 300 mmko diametrora arteko akaberak egiteko.

 

  • Akaberaren azpikontratatzea: akabera guk ezin badugu egin, harremanetan gauden beste lantegi bat azpikontratatu dezakegu, beti ere bezeroarekin adostu ondoren.

  

ENBALATU ETA BIDALI

Amaierako kontrolgune eta bidalketa sailean, neurrira egindako enbalajetan sartzen dira pieza guztiak, garraioan kolpeak eta hondatzeak saihesteko.